TOGETHER

TOGETHER: implement service learning in schools TO GET digital cultural HERitage enhanced (2021-2023) (https://together-erasmus.eu/)

COVID-19aren inpaktu ikaragarriak gogor jo du Europa osoko sektore kultural eta sortzailea, eta agerian utzi du beharrezkoa dela arreta eta baliabide gehiago bideratzea eta modernizazio-prozesu bat gauzatzea arlo horretan; horren abiapuntua, gainera, gazte-belaunaldia izan behar da. Baliabide kulturalen eraldaketa digitalaren inguruko eztabaida aspalditik hasi zen, baina oraindik ere ez du lortu hortik espero zen inpaktu esanguratsua. Orain, pandemiaren ondorioek argi uzten dute azkarrago jardun behar dela, baina modu bakarra dago hori egiteko, alegia, inbertsio mardulak egitea sektorearen etorkizuneko profesionalek eskuratu ditzaten beharrezkoak diren gaitasunak eta konpetentziak.

TOGETHER proiektuaren helburua da eskola-hezkuntzako ikasle gazteei baliabide kulturalekin modu sortzaile eta kritikoan konprometitzen laguntzea, teknologia digitalak modu adimendunean eskuratzearen bitartez. Paradigma aldaketa horren ondorioz, beharrezkoa izango da ondare kulturalaren gaia birplanteatzea, zeren modu digitalean bultzatu beharko baita beraren malgutasuna, irisgarritasuna eta inklusio-ahalmena hobetzeko. Testuinguru horretan, irakasleen prestakuntza izango da erronka nagusietako bat, zeren gerta bailiteke hezkuntzaren profesionalek konfiantza eta esperientziarik ez izatea gazteen gaitasun digital sortzaileen garapenean. Horregatik, TOGETHER proiektuak laguntza eman nahi die prestakuntza eta garapen profesional egoki batez, sormen digitala sortu dezaten eta ondare kulturalari aplikatu diezaioten.

Irakasleek funtsezko rola jokatzen dute ikasleen garapenean, eta garrantzi handiko aldaketa-eragileak dira ikastetxeen garapenean. ET 2020ko Eskolei buruzko Lantaldeak prestatutako “Europar ideiak ikaskuntza hoberako: eskoletako hezkuntza-sistemen gobernantza” izeneko txostena eskolak “ikaskuntza irekiko erakunde” bihurtzearen alde azaltzen da, zeren horrek ahalbidetzen baitie irakasleei euren pedagogia- eta antolaketa-praktikak aldi berean hobetzea, tokiko ikerketa kolaboratiboaren, sareen sorkuntzaren eta garapen profesional etengabearen bitartez.

TOGETHERen helburua da metodologia berritzaile bat garatzea, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleak komunitatean oinarritutako jarduera parte-hartzaileetan inplikatzeko, ondare kulturalaren digitalizazio, hobekuntza eta babeserako, ikaskuntza eta zerbitzu solidarioaren eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren printzipioekin bat etorriz.

Zer emaitza espero dira proiektutik?

  1. Irakaslearen eskuliburua eta konpetentzien esparrua

Eskuliburua bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikastetxeetako irakasleen eta zuzendaritza-organoen Garapen Profesional Etengabearen (GPE) esku jarriko den baliabide pedagogiko esanguratsu bat izango da, alegia, hezkuntza-eredu berritzaile bat eskainiko dien baliabide pedagogiko esanguratsu bat; izan ere, baliabide horrek sormen digitalaren gaitasunak aprobetxatzen ditu Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioaren eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren kontzeptuak formulatzeko, Ikasleak tokiko ondare kulturalaren hobekuntza digitalerako ekinbideetan inplikatzeko xedez.

  1. TOGETHER Sormen Digitalaren Akademia

Akademia online jarritako hezkuntza-plataforma bat izango da, barne hartuko dituena 1. emaitzan garatutako moduluen bertsio digitalizatua –Eskuliburuaren moduluak- eta Eskuliburuaren osagarri diren tresna, material didaktiko eta multimediako baliabideen multzo bat. Helburua izango da bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikastetxeetako irakasle eta zuzendaritza-organoentzat erabilgarria den ingurune ireki bat sortzea, online, bertan Eskuliburuarekin egindako ikaskuntza integratu dezaten, horren bidez euren ikaskuntza-esperientzia hobetzeko. Halaber, Akademia baliagarria izango da foro bat sortzeko EBn sakabanatutako erabiltzaile guztien artean, horren bidez komunitate bat eratzera iristeko.