IKASI-INPRIMATU-BIZI

IKASI-INPRIMATU-BIZI

Izenburu bikaina esperientzia honentzat. Duela hiru urte hasi genuen esperientzia hau, proiektu hau. Hasiera batean buruhaustea besterik ez zena, ondoren, erabilera eman zaion zerbait eta azkenik, esperientzia ederra bilakatu dena. Europar proiektu bezala jaioa eta helburu bezala 3D inpresioa eta arazo sozialei aurre egitea zuena. Proiektuaren izena 3D2ACT. Bertan, besteak beste, Holanda, Grezia, Italia eta Txipreko eskola, unibertsitate eta erakundeak…

Di2Learn – Laugarren prensa agiria

Di2Learn – Laugarren prensa agiria

Beste behin ere, eta bazkide guztien laguntzarekin, Di2Learn Partzuergoak bere laugarren prentsa-agiria argitaratu du hil honetan. Bertan, proiektuaren deskribapen txiki bat eta emaitzei buruzko azken informazioa aurkituko dituzu. Gainera, material berrietara sartu ahal izango zara prentsa-agirian agertzen den estekari jarraituz. Hala ere, zuzenean sar zaitezke web orrian (di2learn.eu), bertan baitaude albiste, material eta baliabide guztiak! Bestalde, hurrengo nobedadeak aipatuko dira,…

PBRAND4ALL – Newsletter 4

PBRAND4ALL – Newsletter 4

Iritsi da PBRAND4ALL proiektuaren amaiera! Proiektuaren emaitza guztiak eta azken bi urteetan lortutako lorpenak gogoratzeko, Partzuergoak garatu dituen jarduera nagusien laburpena bildu dugu. Begiratu ezazu newsletter-a azken emaitza ezagutzeko!Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona guztiei erakutsi duten laguntasuna eta interesagatik.Mesedez, gera zaitez gurekin amaieraraino sare sozialetan ditugun kanalak jarraituz eta gure webgunea bisitatuz! https://pbrand4all.eu/

AMT2P

AMT2P

Lehen newsletter honen helburua AMT2p proiektua aurkeztea da. Proiektu honen ardatza trebakuntza ikastaro bat garatzea eta plastikoaren sektoreko langileentzako tresna digitalak babestea da. Proiektu honetatik onura handiena lortuko da fabrikazio-prozesuan manufaktura-teknologia aurreratuak egokitzea eta modu errentagarri eta ekologikoan erabiltzea. Helburu horiek guztiak bazkideen artean komentatu ziren 2022ko ekainaren 16ko lehen bileran, Grezian.

NEWSLETTER 2

NEWSLETTER 2

REGIO.DIGI.HUB proiektuak bigarren bilera transnazionala egin du Pireon, IDECek, gure lankide greziarrek, antolatuta. Bertan, bazkide guztiek parte hartu zuten proiektuaren emaitzak behar bezala garatzeko eztabaida eta jardueretan. Bilera horretan landutako gai nagusietako bat prestakuntza-programaren egitura eta etorkizuneko edukia izan zen. Ildo horretan, bileran parte hartu zutenek ikastaroaren guztizko iraupenari buruzko akordioa lortu zuten, eta haren azken diseinua zehaztu zuten. Gainera,…

Di2Learn – Newsletter 3

Di2Learn – Newsletter 3

Di2learn proiektuaren barruan Zipren egindako prestakuntza-saioa aukera paregabea izan da bazkideek sortu eta bildutako material eta baliabide guztiak bateratzeko. Era berean, bilera honek irakasleentzako, gurasoentzako eta ikasleentzako PODCASTSak sortzen lagundu du, non metodo eta metodologia berriak eman ziren hezkuntzaren eremuan erabiltzeko. Gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu dokumentua botoia sakatuz!

REGIO DIGI HUB

REGIO DIGI HUB

REGIO.DIGI.HUB proiektu berri bat da, Europa mailako eskualde-garapenerako hezkuntzaren LH sistemaren gaitasuna sortzea helburu duena, irakasle, prestatzaile eta ikasleak goi mailako estrategia eta zuzendaritzarekin inplikatuko dituzten goranzko ikuspegien eta lidergoaren konbinaziorik onena aurkituz. Horretarako, proiektuko bazkideak lehen aldiz Rusen (Bulgaria) elkartzea erabaki zuten, koordinatzaileen instalazioetan. Bertan bilera hibrido bat egin zen, bazkide batzuk bertaratzerik ez zutelako.Proiektuari buruz gehiago jakin nahi…

Politeknika Txorierri klima-aldaketari irtenbidea bilatzeko Europako egoitza bihurtu da.

Politeknika Txorierri klima-aldaketari irtenbidea bilatzeko Europako egoitza bihurtu da.

Aste honetan zehar, Politeknika Txorierrik Europako 50 ikasle eta 10 irakasle hartuko ditu, klima-aldaketari lotutako Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) elkarrekin lantzeko. Politeknika Txorierri izango da Erasmus+ proiektuan parte hartuko duen estatuko ikastetxe bakarra. Proiektu hori Europar Batasunak kofinantzatzen du eta helburua da ikasleak kontzientziatzea klima-aldaketaren arloan neurriak hartzearen garrantziaz. Europako proiektu berri bat da, eta ikasleek astebetez bidaiatuko dute elkartutako…

PBRAND4ALL – 3. Informaio-buletina

PBRAND4ALL – 3. Informaio-buletina

PBrand4all proiektuko bazkideek hirugarren informazio-buletina prestatu berri dute. Albiste honetan gehiago jakin ahal izango duzu proiektuaren emaitzei buruz, eta, bereziki, gure “Genie” tresnari buruz. Plataforma honek hasierako galdetegi batetik lortutako emaitzak erabiltzen ditu zure zeharkako trebetasunen inguruko egoera hobeto ezagutzeko.PBrand4all-eko bazkideen partzuergoaren helburua zure zeharkako gaitasunak hobetzeko materialak eta tresnak sortzea da, lan-merkatuan sartzen laguntzeko.Horretarako, buletina irakurtzera, gure web orria…

Di2Learn – Hirugarren prentsa agiria

Di2Learn – Hirugarren prentsa agiria

Beste behin ere, eta bazkide guztien laguntzarekin, Di2Learn Partzuergoak bere hirugarren prentsa-agiria argitaratu du hil honetan. Bertan, proiektuaren deskribapen txiki bat eta emaitzei buruzko azken informazioa aurkituko dituzu. Gainera, material berrietara sartu ahal izango zara prentsa-agirian agertzen den estekari jarraituz. Hala ere, zuzenean sar zaitezke web orrian (di2learn.eu), bertan baitaude albiste, material eta baliabide guztiak! Bestalde, hurrengo nobedadeak aipatuko dira,…