BEQUEL

BEQUEL: Benchmarking for Quality Assurance in eLearning provision of VET education (2021-2023) (https://www.bequel.eu/)

BEQUEL proiektuaren helburua honako hau da: LHko ikastetxeei online programak eraginkortasunez garatzen laguntzea, horren bidez bermatzeko hezkuntza digitaleko ekimenak kalitatezko praktiken bidez garatzen direla. Proiektuak eLearning hezkuntzarako prestakuntza sortzen laguntzen duten ekintzak hartuko ditu barne, baita hezkuntzaren krisiak LHn duen inpaktua arintzeko ekintzak ere.

Proiektuaren helburu nagusia da kalitatezko esparru bat garatzea LHaren alorreko hezkuntzaren eskaintzarako, bazkide diren herrialdeetan, autoebaluazioa sustatzearen bidez, kalitatearen ebaluazio konparatiboaz baliatuz eta LHko ikastetxeen arteko sareak sortuz.

HELBURUAK

  1. Ingurune digitaletako ikaskuntzaren kalitateari eta irakaskuntzaren pedagogiei buruz Europa mailan dauden ikusmoldeak aztertzea, LHaren alorrean.
  2. Kalitatea bermatzeko esparru bat eta autoebaluaziorako galdetegiak garatzea, LHko erakundeen ikaskuntza digitalaren eskaintzaren kalitatea segurtatzeko.
  3. Eraldaketa digitalaren kalitatearen bermeari buruzko atari tematiko bat garatzea, askotariko eduki, dokumentu, esteka, artikulu eta bideoekin.
  4. Ebaluazio konparatiborako online tresna bat garatzea, online ikaskuntzaren kalitatea LHko ikastetxeetan bermatzeko.
  5. Komunitate bat eratzea EB osoko LHko ikastetxeen artean, eta komunitate hori sare sozialen bidez mobilizatzea.

BEQUEL proiektua aurretik gauzatutako bi proiektutan oinarritzen da: BEQUAL (Kalitatearen bermea LHn) -hurrengo hiru proiektuekin zabaldu zena- eta BEQUAL App (Kalitatearen bermea praktiketan eta lanean oinarritutako ikaskuntzan). Proiektu horietan garatutako ebaluazio konparatiboko tresnetarako EB osoan baliozkotutako esparru bat erabiliko da, egin beharreko egokitzapenekin.

Proiektu berriak teknologia berriena erabiliko du, eta online hezkuntzaren eta lanbide heziketaren alorrean COVID-19aren pandemiaren ostean egindako azken aurrerapenak hartuko ditu kontuan.

BEQUEL proiektua berritzailea da berez, zeren bere ardatza kalitate handiko ikaskuntzaren eskaintza hobetzea izango baita, LHaren alorrean, zeren alderdi hori aztertu gabe baitago oraindik ere, pandemiaren ostean. Garatutako kalitate-esparruak eta ebaluazio konparatiboaren tresnak Europako beste esparru, ekimen eta estrategi batzuk erabiliko dituzte, hala nola Hezkuntza Digitalaren Ekintza Plana (2018 eta 2020) eta ENQA (Quality assurance in Elearning for higher education). Halaber, BEQUELek DigiCompORg eta SELFIE tresna ere erabiliko ditu, hauek erakundeen eraldaketa digitaletan zentratzen batira; aldi berean, LHko ikastetxeetako praktika pedagogiko, administratibo, tekniko eta antolakuntzazkoetara zuzentzen da espezifikoki.

Gainera, BEQUELek ebaluazio konparatiboaren nozioa erabiltzen du, eta horrek esan nahi du banakako emaitzak EBko beste herrialde batzuetako LHko ikastetxeetako praktikekin alderatzen direla, eta, azken batean, mundu osoko ikastetxeetako praktikekin. Era horretan, BEQUELek auto-hausnarketa ahalbidetuko du eta lagungarria izango da jardunbide egokiak LHaren panoraman txertatzeko, COVID-19aren osteko garaian.

Horrez gain, BEQUELek sinergiak sortuko ditu eta online ikaskuntza LHan txertatzearen alde egingo du, eta ez modulu teorikoetarako soilik, baizik eta baita betidanik tailerretan ematen diren moduluetarako ere (urruneko laborategiak). Izan ere, laborategien/tailer praktikoen online eta urruneko transferentzia da LHk gaur egun aurrez aurre dituen erronka nagusietako bat.