Mundua eraldatzen ari da: 2025ean, lan-indarraren automatizazio-tasa %47koa izango da, Munduko Ekonomiaren Foroak (WEF ingelesez) argitaratutako The Future of Jobs 2020 (Enpleguen etorkizuna 2020) txostenaren arabera. Industria 4.0 etorkizuneko kontzeptua izateari utzi dio, eta fabriketan haren presentzia areagotu da. Automatizazio industrialaren prozesuak gorantza doaz, eta, horrekin batera, lan-merkatu berri bat sortu da, gero eta profesional espezializatu gehiago beharko dituena.
Eskaera horri aurre egiteko, erronka berrietara egokitutako kalitatezko robotika eta automatizazioko prestakuntza eskaini behar da ikasgeletan, Universal Robots-en arabera, robot kolaboratiboen fabrikazioan munduko liderra dena. Hala azaldu zuen enpresak urtarrilaren 28an, “Robotika, hezkuntzan berritzeko tresna” izeneko online jardunaldian, zein, eskaria eginda, webgunean bertan ikusgai dagoena. “Industrian aplikazio hobea egon dadin, prestakuntza da teknologia berriak barneratzeko gakoa, ” adierazi zuen Jordi Pelegrík, Espainia eta Portugalen Universal Robots-eko zuzendari nagusiak, eta online jardunaldi honen moderatzailea izan zena.
Teknologia edukitzea ez da nahikoa. “Universal Robots edozein enpresa motari automatizazioa ahalbidetuko dion produktua izan behar da, eta hori posiblea izan dadin, prestakuntza funtsezko puntuetako bat da”, azaldu zuen Ignacio Morenok, salmenten garapenerako kudeatzaileak.
Teknologia horren abantailak lehen eskutik azaltzeko, ez dago jada barneratuta duten zentroek baino hobeagorik. Horregatik, Xabier Ugarte gonbidatu zuten hitzaldira, Politeknika Ikastegiko Elektronika irakaslea. Txorierrik INCOBOTICS izeneko Erasmus+ berrikuntza-proiektuan izan duen parte-hartzeari esker, prestakuntza-metodologia hori garatu eta eguneratu ahal izan du. Xabiren arabera, #INCOBOTICS proiektuan garatutako prestakuntza-materialak ezartzeak lagundu egiten dio Politeknika Txorierriri lehentasunezkotzat jotzen duen zerbait lortzen: “Etorkizuneko enpresarentzat, etorkizuneko langileak garatzea”. Jardunaldian Xabik nabarmendu zuen automatizazio eta robotikako prestakuntza-eskaintza Industria 4.0ren erronketara egokitu izanak, eragin duela enpresa laguntzaileek eskaintzen dugun prestakuntzarekiko interesa izatea.