Politeknika Txorierriko irakaslea den Xabier Ugartek, hizlari gisa hartu du parte Pact for Skills ekimenean, urtarrilaren 28an antolatutako “Hezkuntza eta prestakuntza digitala – Gazteria ekonomia sozialaren erdigunean” hitzaldian. “Mannheimerako bide digitala” (ibilbide-mapa) erabat digitalizatutako 8 online ekitaldiz osatuta dago. Ibilbide-orriko ekitaldi bakoitza gai zehatz batean zentratzen da, eta haren helburuak dira: Europako gizarte-ekonomiako eragile desberdinak konektatzea formatu interaktibo batean, jardunbide…