Di2Learn

DISTANCE-DIGITAL TEACHING AND LEARNING IN THE POST-COVID-19 ERA or Di2Learn. (https://di2learn.eu/)

Covid-19ak espero gabe ekarritako pandemiak aldaketa handia sortu du mundu osoko hezkuntza-sistemetan, eta krisi sanitarioak eragina izan zuen ia 1.600 miloi haurren eskola-hezkuntzan, munduko 195 herrialdetan. Herrialde gehienetan, pandemiak ikastetxeen aldi baterako ixtera ekarri zuen berekin, eta ikaskuntza digitala normaltasun berria izatera pasatu zen. Nazio mailako itxiera horiek ez dute eskola-ikaskuntza soilik ukitzen, zeren irakaskuntza-forma berriak ere ezartzen baitituzte, hainbat alderdi azaleratuz: alfabetizazio digitalaren garrantzia, tresna teknologikoen erabilera, hezkuntza-prozedurak berreskuratzeko ahalmena eta hezkuntza-erakundeek kalitate handiko irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluazio etengabeak eskaintzeko duten gaitasuna.

Proiektua talde hauengana zuzentzen da:
– Zuzeneko xede-taldea LEHEN HEZKUNTZAKO AZKEN IKASTURTEETAKO ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK dira, haien profilak eguneratu eta indartuko baitira garapen profesionalerako programaren bitartez; izan ere, programa horren helburua izango da irakasle horien gaitasun digital, pedagogiko eta metodologikoak eguneratzea, birziklatzea eta hobetzea, prestakuntza- eta ikaskuntza-jarduerak online diseinatu, irakatsi eta ebaluatu ahal izan ditzaten.
-Zeharkako xede-taldea, berriz, GURASOAK dira. Izan ere, gurasoek euren seme-alabei urruneko ikaskuntza-prozesuan laguntzeko orientazioa jasoko dute, batez ere gazteenei laguntzeko; halaber, IKASLEAK ere zeharkako xede-taldea dira, zeren alderdi batzuei buruzko laguntza jasoko baitute: nola antolatu euren denbora, nola egon kontzentratuta, eta abar.

Hori lortuko da URRUNEKO IKASKUNTZARAKO TRESNEN KIT bat diseinatu, garatu, probatu eta ebaluatzearen bidez, HODEIAN KOKATUTAKO PLATAFORMA bat eta APLIKAZIO MUGIKOR bat erabiliz. Horren helburua da IKASTETXEEI euren URRUNEKO IKASKUNTZARAKO EKINTZA PLAN propioa garatzen laguntzea, URRUNEKO IKASKETA ETA IKASKETA DIGITALA euren eskolatze formalean txertatu ahal izateko.

Zehazkiago, proiektuaren helburuak honako hauek dira:
-Ikastetxeei euren URRUNEKO IKASKUNTZARAKO EKINTZA PLAN propioa garatzen laguntzea, ikastetxeen modernizazioa eta eraldaketa digitala lortzeko.
Irakasleak trebatzea, garapen profesionalerako ikastaroen eskaintzan oinarritutako hobekuntza- eta birziklapen-aukeren bitartez, urruneko irakaskuntza diseinatzen eta ematen laguntzeko; horrekin batera, ikasleei lagunduko zaie urruneko ikaskuntzarekin aurrera egiten.
Trebakuntza-tailer multzo bat garatzea, bai online eta bai modu presentzialean, gurasoei euren rola betetzen laguntzeko, batez ere haur txikiak dituztenen kasuan, urruneko klaseak ematen direnean.
Ikasleei laguntzea, urruneko ikaskuntzarako gaitasunak irakastearen bidez: ikasteko gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta antolakuntzakoak.

Espero diren emaitzak honako hauek dira:
-Irakaskuntzaren, ikaskuntzaren eta ebaluazioaren eskaintza hobetzea.
-Irakasleen profilak indartzea, irakaskuntza formalaren modernizazio eta eraldaketa digitalari aurre egiteko.
-Ikasleei urruneko ikaskuntzan laguntzea.
-Tresnak / baliabideak / materialak / ikastaroak hobetzea.
-Irakasleei zuzendutako garapen profesionaleko ikastaro bat garatzea eta ematea.
-Gurasoei eta ikasleei laguntzera zuzendutako bideo serie bat sortzea.
-Plataforma bat sortzea, digitalizatutako material guztia barne hartzeaz gain ikastetxeetan sortzen den urruneko ikaskuntzaren eskola-akademia ere ostatatuko duena.
-Irakasleen, gurasoen eta ikasleen morala altxatzeko mezuak sarritan bidaliko dituen aplikazio mugikor bat.