
EXPECT – Exchanges of Practices in Education for Climate Targets (2020-2022) (https://www.innotecs.eu/content/related-projects)
EXPECT proiektuaren helburua da jardunbide egokiak trukatzea eta haien inguruko balantzea egitea, elkarrengandik ikasteko, ikasitako lezioez informatzeko eta geroagoko proiektu konplexuago baten oinarriak jartzeko.
PROIEKTUTIK AURREIKUSITAKO EMAITZAK:
- Nazioz gaindiko 7 bilera, 2 egunekoak, bazkide guztientzat.
- 7 dokumentu (bat herrialde bakoitzeko), erakutsitako Jardunbide Egokien deskribapenekin eta bilera bakoitzaren egitarauarekin.
- 7 hausnarketa-txosten. Txosten hauek bazkide guztiek bilera bakoitzaren ostean egindako hausnarketak biltzen dituzte.
- Amaierako txosten bat, konklusio orokorrekin eta gomendioekin –gomendio horiek arduradun politikoentzat dira, eta baita jarraipen-proiektu baterako ere-.
- Amaierako txostena bazkide guztien webgunean argitaratzea.