EXPECT

EXPECT – Exchanges of Practices in Education for Climate Targets (2020-2022) (https://www.innotecs.eu/content/related-projects)

EXPECT proiektuaren helburua da jardunbide egokiak trukatzea eta haien inguruko balantzea egitea, elkarrengandik ikasteko, ikasitako lezioez informatzeko eta geroagoko proiektu konplexuago baten oinarriak jartzeko.

PROIEKTUTIK AURREIKUSITAKO EMAITZAK:

  • Nazioz gaindiko 7 bilera, 2 egunekoak, bazkide guztientzat.
  • 7 dokumentu (bat herrialde bakoitzeko), erakutsitako Jardunbide Egokien deskribapenekin eta bilera bakoitzaren egitarauarekin.
  • 7 hausnarketa-txosten. Txosten hauek bazkide guztiek bilera bakoitzaren ostean egindako hausnarketak biltzen dituzte.
  • Amaierako txosten bat, konklusio orokorrekin eta gomendioekin –gomendio horiek arduradun politikoentzat dira, eta baita jarraipen-proiektu baterako ere-.
  • Amaierako txostena bazkide guztien webgunean argitaratzea.