The Farmer’s Toolbox for Climate Change Mitigation or Farmers’ T.B. (https://www.farmingbox.eu/)
Nekazaritzan 22,2 milioi pertsona inguruk lan egiten dute erregulartasunez (lanaldi osoko 8,7 milioi langileren baliokidea), baina nekazaritza-sektoreak nekazarien belaunaldi berri bat erakarri behar du, alegia, desafioak planteatzen dituen testuinguru batean bizitzeko beharrezkoak diren gaitasunen jabe den belaunaldi berri bat. Efizientzia handiagoz ekoiztu beharko dute, ingurumena babestuz; klima-aldaketaren aurka borrokatzen lagundu beharko dute; gizartearen eskariak ase beharko dituzte, dieta osasuntsu eta orekatsuei dagokienez; eta aurrerapen zientifiko eta teknologiko gero eta azkarragoen erritmoari jarraitu beharko diote. Horrenbestez, funtsezkoa da etorkizuneko nekazariek nekazaritzaren arloko heziketa eta prestakuntza egokia jaso ditzatela eta ingurune aldakor batera egokitzeko beharrezkoak diren konpetentziak eskuratu ditzatela. Oraingo Nekazaritza Politika Erkideak (NPE) garrantzi handia ematen die ezagutzaren trukeari eta berrikuntzari.
Nekazaritza-sektoreko ezagutzaren sorrerari buruzko ikusmoldea parte-hartzaileagoa eta bidezkoagoa izan dadin, proiektu honek erakunde multzo osagarri bat hartzen du barne, hots, interes eta alderdi interesatu desberdinak ordezkatu eta aurrekari zein bizipen erabilgarriak eskaintzen dituen erakunde multzo bat. Horri esker, prestatzaileek euren konpetentzia digitalak indartu ahal izango dituzte, eta nekazariek eta nekazaritza- eta landa-langileek euren gaitasunak hobetu ahal izango dituzte, edo gaitasun berriak ikasi, euren jarduera eta ekinbideak dibertsifikatzeaz batera.
Laburbilduz, proiektuak ingurune digital bat eskaini nahi die prestatzaileei, ikasleek eta nekazariek honako hau egin ahal izan dezaten bertan: klimatikoki adimenduna den nekazaritzaren lorreko konpetentziak garatu, klima-aldaketaren erronken inguruko kontzientzia sortu, eta ezagutza praktikoetara askatasunez iristeko bidea eskuratu, nekazaritza-praktikak aldatzeari eta horietan inbertitzeari begira. Izatez, proiektuak aurreikusten du bi emaitza nagusi hauek garatzea:
–Klimatikoki adimenduna den nekazaritzari buruzko MOOC bat, KSNari (Komunitateak Sostengatutako Nekazaritza) buruzko funtsezko informazioa emateko eta lurraren kudeaketa hobetzeko erabilgarriak diren praktika batzuk ikasleei aurkezteko, biodibertsitatearen printzipioak eta klima-aldaketarako egokitzapenaren beharrak kontuan hartuta.
–Online Simulagailu bat, ikasleei, nekazari txikiei eta nekazaritza-ustiategietako jabeei ahalbidetuko diena simulatzea, ingurune birtual batean, MOOCean aurkeztutako KSN-neurrien aplikazioak eremu jakin batean izan ditzakeen onurak.
MOOCa eta Simulagailua honako hauengana zuzentzen dira bereziki: etorkizuneko nekazariak, ikasleak, nekazari adituak eta nekazarien elkarte eta erakundeak, KSNarekin lotutako gaitasunak eskuratzeko edo euren nekazaritza-konpetentziak hobetzeko eta ingurune birtual batean probatzeko interesa dutenak.
MOOCa eta Simulagailua erabiltzearen bidez, proiektuan parte hartzen dutenek espero dute prestatzaileen gaitasuna hobetzea, hots, nekazaritzaren alorreko ezagutza, ikusmoldeak eta jardunbide berritzaileak transmititzeko eta sortzeko gaitasuna hobetzea, klima-jokaleku kritikoak erabiltzearen bitartez (jokalekuetan oinarritutako ikuspegia), horren bidez areagotzeko ikasleek eta nekazariek klima-aldaketara egokitzeko praktiken inguruan dituzten konpetentziak (lurraren eta uraren kudeaketa, klimaren aurrean erresistenteak diren laboreak, eta abar). Horrenbestez, praktika digital irekien erabilerak hobetu egingo ditu prestatzaile eta erabiltzaileen konfiantza eta tresna digitalen erabilgarritasuna, batez ere nekazaritzan eta nekazaritzaren alorreko hezkuntzan, eta lagungarria izango da gaiari buruzko informazio irekia hedatzeko, nazioz gaindiko ezagutza-komunitate bat sortuz.