GENZ4GREENDEAL

Gazteek zuzendutako erakundeak 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuen Agendaren tokiko, eskualdeko eta nazioko politikara bihurtu ahal izateko, sustatu eta ahaldundu behar direlako ustetik sortu da proiektu hau.
GENZ4GREENDEALen helburu orokorra gazteen gaitasunak areagotzea da, komunitateen garapena eta jasangarritasunera bideratutako ekintza positiboak helburu, gizarte zibileko erakundeen, tokiko komunitateen eta beste kultura-jatorri batzuetako kideen laguntzaren bitartez.
Proiektuaren hasierako fasea gazteek proiektuaren gaiaren inguruan dituzten jardunbide onak eta ekimenak biltzea izango da.
Bigarren fasea, eta garrantzitsuena, online ikastaro baten garapena izango da. Ikastaro horretan metodologia xehatu bat garatuko da, langile gazteentzako eskuliburuan oinarrituta, gazteek GenZ4GD ikastarorako material didaktiko gisa erabiliko dutena.
Proiektu honen hirugarren fasean ahalegin berezia egin behar da gai berdeak eta ekologismoa gazteengana helarazteko, adituek eta gazteek elkarlanean egindako podcastak erabiliz. Horien bitartez, arlo horretako gaiak gazte askori iritsiko zaizkie eta informazioa, gaitasunak eta ezagutza eskuratu ahal izango dituzte tokiko komunitateko ekintzak aurrera eraman ahal izateko, garapen jasangarriko helburuetan eta komunitatearen garapenean ekarpenak eginez.
Azken fasean, aurreko hiru faseetako praktika eta esperientzia on eta txar guztiak bilduko dira, denak batera argitaratzeko. Honi esker, langile gazteek eta gazteen erakundeetan lan egiten duten langileek gehiago trebatu ahal izango dute.
Bisitatu gure web orria eta jarri gurekin harremanetan: https://genzproject.eu/