Global Training Bekak

Global Training

GLOBAL TRAINING Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak sustatzen duen beka-programa bat da, urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitate graduko 400 inguru tituludunek jasotzen dute bekadun-praktikak egiteko aukera.

Programa honen helburua mugikortasun transnazionalak sustatzea baita tituludunei proiektu profesionalean esperientzia irabazteko eta ikasi dutenarekin erlazioa duten jarduerak enpresa eta nazioarteko erakundeetan egitea.
2012an programa hasi zenetik, Goi mailako eta Unibertsitate graduetako tituludunentzat diren beka hauek kudeatzen duten Lanbide heziketan esperientziaduten Euskadiko erakundeetako bat da, Politeknika Txorierri. Urtero, PoliteknikakHETELConfebask eta Adegirekin batera, programa honetan parte hartzen duten 60 tituludunen bekak kudeatzen ditu.

Ezaugarriak

 GLOBAL TRAINING programako beka profesionalek sei eta hamabi hilabete arteko iraupena dute, aseguru medikua baita erantzukizun zibileko asegurua ordaintzeaz gain, hautatuek, ikastegian trebakuntza denboraldi bat izan ohi dute.

Programa hauetako partaideek ezagunak diren enpresetan egin dituzte beren praktikak, adibidez: Holandako Shapeways; Ingalaterrako The Institute for Cancer Research y Concept life Science; Txileko CIPA (Centro de Investigación de Polímeros Avanzados) etab.

Txorierriko ikasleak Global Training bekarekin