InCyS

InCyS: Industrial Cyber Security 4.0 (2018-2020)  (http://incybersecurity.eu/)

HELBURUA: uneko eta etorkizuneko operazio-teknikoek (ingelesez, OT) 4.0 Industrian konektaturiko kontrol-sistemen galzori eta arrisku orokorrak ezagutzeko materialak eskaintzea, horiei behar bezala erantzuteko arriskuak gutxituz edo ezereztatuz hautematen direnean.

Bai informazioaren teknologiak (IT) zein hornidura digitaleko sareak (DSN ingelesez) sistema automatizatuetan sartzeak datuak orain aplikazio askoren artean partekatzen direla esan nahi du, eta makinek aplikazio eta sare-sistema globalak erabiliz funtzionatzen dutela. Teknologia digitala operazioetan erabiltzearen onurak izugarriak dira, baina arrisku berriak eta handiagoak ere ekartzen dituzte. Enpresen segurtasunerako, babeserako eta ekoizpen-gaitasunerako benetako mehatxua suposatzen du, baita datuen pribatutasunerako ere, enpresek teknologia operazionaleko sareetara konektatzen direnean.

Enpresek onartzen dute ez daudela prestatuta orain agertzen ari diren mehatxu zibernetikoei aurre egiteko. Industria-enpresetako teknikari operazionalak ez dira behar bezala jabetzen mehatxuez, eta ez dute beharrezko eskumenik segurtasun-neurri prebentiboak edo erantzun-neurriak hartzeko.

InCyS 4.0 goi mailako teknikarientzako (EQF 5 eta ondorengoak) ikastaro bat sortzea proposatu du. Industrian, azpiegitura kritikoetan edo industria-ekoizpenean lan egiten duten edo lan egingo duten langile operazionalei ere bideratuta dago.

Ikastaroak zibermehatxuak, arriskuak eta industria-sistemetako ondorioak izango ditu ardatz, eta segurtasun zibernetikoaren arloan kontzientziatzeko oinarrizko gaitasun praktikoa eskaintzen du, arriskuekiko beharrezkoa ez den esposizioa saihesteko, bai eta mehatxuetatik babesteko oinarrizko gaitasuna ere, horiek detektatzen direnean.