PARADIGM

PARADIGM: PlAn for Green OppoRtunities: Be A Digital scIentific chanGeMaker (2021-2023) https://paradigmproject.eu/

PARADIGM eskola-hezkuntzako Erasmus+ proiektu bat da, Txorierrik koordinatua. Badira beste bost bazkide, Europako zenbait herrialdetakoak: Kroazia, Zipre, Grezia eta Portugal. Proiektuak azpiegitura teknologiko egokia erabili nahi du (gailuak, datuen plataformak eta tresnak) herritarren konpromiso aktiboa bultzatzeko, klima-aldaketaren aurkako eta garapen jasangarriaren aldeko neurriak hartzearen alde jardun dezaten, ingurunea eta beraren ingurumen-inpaktuak hobeto monitorizatzearen eta behatzearen bidez. PARADIGM proiektuaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • a) ingurumen-kontzientziazioa eta ekimen ekologikoen aldeko konpromiso aktiboa handitzea.
  • b) zeharkako gaitasunak lantzen dituzten ikasketa-plan berritzaileak garatzea, STEMean oinarrituta..
  • c) irakasleak prestatzea, hezkuntza-metodologia eta -tresna berritzaileez bailatuz.
  • d) Herritarren Zientziaren Europar Komunitate bat sortzea.

PARADIGMek azpiegitura teknologiko egokiaren diseinu eta garapenean oinarritutako praktika berritzaileak sustatzen ditu, aukeratutako ikaskuntza-jokalekuekin batera; horiek guztiak PARADIGM komunitatearen europar ikastetxeen sareak pilotatuko ditu. Zehazki, proiektuaren helburua da ikasleak prestatzea, zuzentzea eta motibatzea ingurumen-ezagutza eskuratu dezaten eta irtenbideak proposatu ditzaten, hiru ikaskuntza-dimentsiotan/-helburutan oinarritutako hezkuntza-prozesu baten bitartez:

  • a) Dimentsio kognitiboa: ikasleek ingurumenari buruzko ezagutza eskuratuko dute Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzaren bitartez eta IoT-STEMean oinarritutako jarduera eta plataformen bidez.
  • b) Dimentsio zientifikoa: ikasleak zientzialari gisa arituko dira.
  • c) Dimentsio pedagogikoa: ikasleek orientabide pedagogiko egokiak jasoko dituzte hezkuntza inklusiboaren printzipioetan oinarritutako irakaskuntza-ikuspegi bat aplikatzeko, ikaskuntza elektronikoko ikastaro baten eta eduki irekien errepositorioen bitartez.

PARADIGMen jarduerak proiektuaren hiru emaitzen garapenean islatuko dira:

  1. 1.HN. Ingurumen-sentsibilizaziora zuzendutako Elearning ikastaro bat diseinatzea eta garatzea, hezitzaileek ikasi dezaten arazoetan oinarritutako ikaskuntza egituratuko proiektu pedagogikoak aplikatzen. Gainera, ingurumen-behatokiak sartu nahi dira ikasgeletan, azpiegitura teknologiko egoki batean inspiratutako ezagutza berriak sortu daitezen.
  2. 2.HN. Ingurumen-behatokien esparru bat diseinatzea eta garatzea, IoT-STEMean oinarrituta. Irakasleei orientazioa eskainiko zaie ikasleak koordinatu ditzaten baliabide naturalei buruzko datuen kudeaketa eta bilketan, ingurumen-datuak monitorizatzeko prozesu baten bitartez (datuen aukeraketa, azterketa eta interpretazioa PARADIGM plataforman).
  3. 3.HN. Herritarren Zientziaren Plataforma bat diseinatzea eta garatzea Virtual Maker Espazio eta PARADIGM Errepositorio gisa funtzionatu dezan. Ikasleek datuen emaitzak eztabaidatuko dituzte (konklusioak) eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte. Proiektuaren taldean adostutako jarraibideen arabera jardungo dute, eta harremanak izango dituzte Europako ikastetxeetako beste “zientzialari” batzuekin, herritarren zientziaren plataformaren bidez. Gainera, ikasleek aukera izango dute mini-dokumentalak igotzeko, vodcast, podcast, argazki eta historia digitalak erabiliz, eta lankidetza-lehiaketan batean parte hartuko dute PARADIGM proiektua gauzatzen lagundu zuten europar ikastetxeen artean.