PBRAND4ALL

PBRAND4ALL: Personal Brand Development for all (2020-2022)http://pbrand4all.eu/

Lan bila ari diren helduei edo lan berri bat behar dutenei beren marka pertsonala eraikitzeko eta mantentzeko behar dituzten gaitasunak eskaintzea da proiektuaren helburua: beren enplegagarritasuna sustatzeko erabil daitekeen metodoa. Hori lortzeko, online tresna interaktibo bat sortuko da, ikasleei marka pertsonalaren garapenerako prestakuntza-ibilbide pertsonalizatua eskainiko diena. Proiektuak bi produktu nagusi garatuko ditu: Marka Pertsonalerako Gaitasunen Esparrua, pertsona batek bere marka pertsonala garatzeko behar dituen trebetasun kritikoenak zeintzuk diren zehaztuz; eta Personal Branding Genie-a, prestakuntza-ibilbide pertsonalizatu bat, ikasleek jarraitu nahi duten prestakuntza-plana aukeratzeko aukera izan dezaten.