SECOVE

Lanbide Heziketako Bikaintasuneko Energia Jasangarrietako Zentroak – SECOVE (2022-2026) https://secove-project.eu/

SECOVE proiektuak lankidetza sare bat sortu nahi du Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen (CoVE) artean, energia garbi eta jasangarriaren sektorean. Zentro horiek Europako 5 herrialdetan ezarriko dira (Grezia, Espainia, Italia, Eslovakia eta Portugal) eta denak elkarlanean arituko dira, nazioarteko elkarrizketa eta komunikazio egitura komunen bitartez.

SECOVEren jarduerak honela egituratzen dira. Proiektuaren muinean bost zentroen eta SECOVE plataformaren sorrera daukagu. Elkarrizketa egituratua gauzatuko da tokiko mailan, baita nazioarteko mailan ere, herrialdeek ikuspuntu bateratu eta europarra dutela ziurtatzeko.

Gainerako jarduerak SECOVE plataformako zati sektorial gisa uler daitezke. Ondorengo hauek dira, hain zuzen ere:

  • hezkuntza materiala sortzea, LH garrantzitsuagoa izan dadin egungo energia jasangarriko lan merkatuaren beharretarako,
  • sinergiak bultzatzea industriako ordezkarien eta LH antolakundeen artean,
  • LH modu inklusibo eta erakargarrian aurkeztea emakumeei
  • hezkuntzan eta Lanbide Heziketan kalitatezko kultura eta berrikuntza-kultura ezagutaraztea

Talde askok jasoko dituzte jarduera hauen onurak: LHko ikasle eta antolakundeek, energia jasangarriko esparruko enpresek (langileek eta zuzendariek), hezkuntza-maila eta -sektoreko emakumeek, tokiko, nazioko eta Europako legegileek, eta beste askok.

Aurrez aipatutako jarduera horiek eragin handia izango duten jardunaldiak aurreikusten dituzte:

  • Tokiko eta nazioarteko 28 tailer, eta talde interesdunekin sareak sortzeko jardunaldiak(590 partaide guztira),
  • mugikortasuna (LHko 45 ikaslerentzat onuragarri),
  • DBHko emakumezko ikasleentzako 9 udarako LH akademia (180 partaide espero dira),
  • 4 trebakuntza jardunaldi (89 pertsonen trebakuntza, antolakunde bazkideen eskutik)
  • 3 nazioarteko konferentzia (210 partaiderentzat guztira).