smartAInnovators

smartAInnovators: Promoting AI-driven Digital Transformation and Innovation in VET Schools for Social Change and Better Skills Match with the Labour Market(2022-2024) https://smartainnovators.eu/

ADIMEN ARTIFIZIALA (AA) datuak, algoritmoak eta kalkulu-potentzia konbinatzen dituen teknologia multzo bat da, makinei detektatzea, ulertzea, jardutea eta ikastea ahalbidetzen diena; dela euren kabuz jarduteko dela giza jarduerak areagotzeko. Aurrerapen informatikoak eta datuen eskuragarritasun gero eta handiagoa dira, beraz, mundua eta pertsonen bizitza aldatzen ari den goraldiaren bultzatzaile nagusiak. Hala, ekonomien eta erakundeen hazkundearen motor bihurtzen ari da. Googlen egindako bilaketa soil batean, Amazon Alexa edo Goggle Homekin edo Appleren Sirirekn egindako elkarrizketa batean, esate baterako, AA/MLak bultzatutako tresnekin dagoen elkarreragina agerikoa da. Bestela esanda, AAren tresnak erakunde askoren atal integral bihurtzen ari dira, zeren lagungarriak izan baitaitezke hainbat arlotan. AAk honako adibide hauetan lagundu dezake, besteak beste: erakunde publikoen errendimendua eta haien zerbitzu zein kontu-azalpenen maila hobetzen, herritarren ongizatera zuzendutako irtenbideak garatzen, eta abar.

Gainera, AA teknologia estrategiko bat da, onura ugari eskaintzen dituena herritarrentzat, enpresentzat eta gizarte osoarentzat, betiere gizakia bere ardatz nagusitzat hartzen badu, etikoa eta jasangarria bada eta funtsezko eskubide eta balioak errespetatzen baditu. Datuek adierazten dutenez, AA lagungarria izan daiteke premiazko erronka sozial batzuen irtenbidea aurkitzeko, hala nola klima-aldaketaren eta ingurumenaren degradazioaren aurkako borroka, jasangarritasunarekin eta aldaketa demografikoekin lotutako erronkak, gure demokrazien babesa eta, beharrezkoa eta neurrizkoa denean, delinkuentziaren aurkako borroka. Horregatik, LHaren eraldaketa digitala eta modernizazioa ezinbestekoak dira hurrengo belaunaldiei bide eta ikuspegi berriak irekitzeko.

smartAInnovators proiektuaren helburua da osatuta eta inplementatzeko prest dagoen TRESNEN KIT bat diseinatzea, garatzea eta haren proba pilotua egitea. Tresna multzo hori lagungarria izango da LHko prestatzaileek/irakasleek AA teknologien ekosistema txertatu dezaten (gaitasun digital aurreratuen sostenguarekin, hala nola kodifikazioa eta bideojokoen garapena), unitatearen motorra ikasketa-planetan erabiliz, STEAMera zuzendutako diziplina anitzeko ikuspegi bat oinarritzat hartuta eta bizitza errealaren egoeretan aplikatuta, ardatz honekin: BERRIKUNTZA DIGITALA GIZARTE-ALDAKETARAKO erabitzea.

Izatez, proiektuak aurreikusten du honako lau emaitza nagusi hauek garatzea:

  • 1.HN – BLUEPRINT TXOSTENA: adimen artifizialak hezkuntzaren arloan, herritarrengan, enpresetan eta interes publikoan dituen erabilera eta inpaktua aztertzea, proiektuaren hurrengo emaitzak horietan oinarrituko baitira.
  • 2.HN – smartAInnovators TOOL KIT: AAren teknologia eta bideojokoen garapena LHko zentroetan sartuko dituen eskuliburu praktiko bat sortzea (LHko irakasle eta arduradunei zuzenduta).
  • 3.HN – smartAInnovators virtual E-LEARNING ACADEMY: atal honen osagaiak doako plataforma bat eta aukeratutako ikasle talde baten parte-hartzea izango duen erakusketa edo lehiaketa bat izango dira; eta ikasleei zuzendutako app mugikor bat.
  • 4.HN – EU smartAInnovator MAKERSPACE PACK: ikasleak AAren inplikazioen inguruan hezteko helburuarekin sortutako leku bat (erreala eta birtuala), batez ere jokabide desegokiak –ludopatia, adibidez- atzean uzteko ahaleginak eginez. Bestela esanda, berrikuntza digitala gizarte-aldaketara zuzenduta eta aplikatuta.