The Climate heritage Game (2021-2022)
Proiektu honen helburua da irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalak hobetzea eta -horri lotuta- kontzientzia sortzea, eta herritar aktiboak kontzientziatzea eta trebatzea klima-aldaketak ondare kulturalean izango dituen inpaktuez, klimak ondare kulturalean duen inpaktuari buruzko joko digital baten bidez; izan ere, etorkizunean horrek aldaketa positibo bat ekarriko du ingurumenarekiko errespetuari eta leku kulturalen babesari dagokienez.
Irakasleen eta ikasleen konpetentzia digitalak hobetzea eta xedetzat hartutako talde guztiak klima-aldaketaz kontzientziatzea, ondare kulturalaren testuinguruan, Europaren lehentasun garrantzitsuak dira; beraz, nazioz gaindiko proiektu honen bidez modu kooperatiboagoan eta sistematikoagoan helduko zaio alderdi horri, emaitza esanguratsuak lortzeko xedez. Lankidetza, klima-aldaketaren erronken ulermena eta gure ondare kulturalaren zaintzaren garrantzia modu bateratuan jorratu behar dira Europako herrialde guztien aldetik, arrakastarako aukera handiagoa izan dadin.
Proiektu polifazetiko honek baditu anbizioa eta baliabideak hiru alderdi garrantzitsu aldi berean jorratzeko: irakasleak eta ikasleak konpetentzia digitalen alorrean prestatzea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko; ondare kulturala tokiko mailan eta Europa mailan ezagutzea eta konektatzea; eta klima-aldaketarekiko sentikortasuna garatzea eta arazo hori etorkizunean arintzera zuzendutako erantzun aktiboa sortzea.
Gure jarduerek –arreta handiz diseinatuak- eta Climate Heritage Game proiektuaren bazkideen esperientziak honako emaitza hauek ekarriko dituzte:
- Irakasleen eta ikasleen konpetentzia digitalen hobekuntza; zehazki, jokoak garatzeko eta eduki digitalak –bideoak, argazkiak eta jokoen gidoiak- sortzeko konpetentzia digitalen hobekuntza, ondo diseinatutako eta antolatutako jardueren bitartez.
- Irakasleek eta ikasleek honako gai hauei buruzko ezagutza eskuratuko dute: tokiko ondarearen lekuak eta horiek euren habitataren ongizateari, interes turistikoari eta bizitza kulturalean txertatzeko bideei egiten dieten ekarpena, zeregin eta jarduera espezifikoen bitartez.
- Irakasleek eta ikasleek interes eta kontzientzia hartuko dituzte klima-aldaketa euren bizilekuan eta euren testuinguruan arintzeko beharraz, eta parte-hartze handiagoa izango dute gai horietan, proiektuaren zeregin eta jarduera espezifikoen bitartez.
- Tokiko familiak eta komunitateak sentsibilizatuko dira klima-aldaketak ondarean dituen inpaktuez, proiektuaren hedakuntzaren bitartez.
- Proiektua erreferentzia bihurtuko da, toki eta eskualde mailan ez ezik Europa mailan ere.
Aipatutako emaitza horiek proiektuaren jarduera hauen bidez lortuko dira:
- 1.E – Joko digital bat hezkuntza-helburuekin garatzeko moduari buruzko prestakuntza-ikastaroa
Joko bat hezkuntza-xedeekin garatzeko moduari buruzko prestakuntza-ikastaro bat sortzea; joko hori proiektu honen testuinguruan erabiltzeko modukoa izan behar da, eta, halaber, beste edozein irakasle edo prestatzaile batek erabiltzeko modukoa ere, bere irakaskuntza-tresnak areagotu nahi baditu ezagutzak bere ikasleei modu erakargarriagoan eta dibertigarriagoan transmititzeko.
- 2H. Klima-ondarearen Jokoa
Klima-ondarearen Jokoak online tresna baliagarria eta hezigarria izaten jarraituko du, berez, Europako ikastetxeetako irakasle guztiek euren ikasgeletan eta irakaskuntza-programetan erabili eta euren material propioa igo dezaten, hala nola euren tokiko ondare kulturalari eta klima-aldaketak euren eremuetan izango dituen efektuei buruzko bideoak, argazkiak, informazioa eta galderak.