WBL_SP!: A Work Based Learning Successful Practice.(2017-2020) (http://wblsp.aeva.eu/)
HELBURUA: hezkuntza-curriculuma zein mekanika fabrikazioa hobetzea.
Hiru urteko iraupena duen proiektua da, eta bertan, Lanbide Heziketeko langileek, enpresetako instruktoreek eta Espainia, Portugal eta Italiako ikasleek “arazoetan oinarritutako ikaskuntza” proiektu batean parte hartuko dute. Proiektu horren helburua gaitasunetan oinarritutako hiru ikasketa-plan berritzaile eta sortzaileak egitea da, metalgintzaren, mekanikaren, mekatronikaren eta industria-mantentzearen esparruetan zentratuz. 3 enpresek antzeko beste tokiko enpresa batzuk zuzenduko dituzte eta mundu errealeko ikaskuntza-ingurune bat eskainiko dute. Ingurune horrek, azken batean, lanbide-heziketako ikasle motibatuagoak eta lan-merkatuko lanpostu hutsak betetzeko prest daudenak, lanbide-heziketako langile berritzaileagoak eta enplegatzaile/prestatzaile inklusiboagoak ekarriko ditu, beren ezagutzak ikasleen artean partekatzeko gai izango direnak, eta hezkuntza-prozesuan eragile arduratsuak izango dira hasieratik. Euskal Herrian Gestamp, TKNIKA eta Politeknika Txorierriren artean elkarlanean ari dira Fabrikazio Mekanikoko ikasleen hezkuntza eskaintza hobetzeko.